Eraso! gera:
eskerretik eskubira


Iñigo Beitia Manterola
BATERIA

Nestor Urdanpilleta Egaña
KITARRA

Ander Izeta Olaizola
BAXUA

Sergio R.Gonzalez-Txabarri
AHOTSA ETA KITARRA


Deskargatu ezazu gure biografia PDF formatoan
BIOGRAFIA

Biografia


ERASO! musika taldea 1996. urtean sortu zen. Lehenagotik entsaitzen hasiak ziren Sergio eta beste bateri jole bat, kantak ateratzen eta mugidan barneratzen.. Baina Zarauzko talde baten aritzen zen kitarrista batekin hitzegin eta horrela Nestor taldean sartu zen. Hortik astebetera Amaiur ere talde barruan sartu zen. Horrela hasi ginen eta hortik lau hilabetera gure lehen kontzertua eman genuen, Zarautzen. Orduan ginen Sergio, Nestor, Amaiur, eta Javi. Bateri jolea Donostiarra izanda utzi egin zuen taldea eta bere ordez Nestor-ekin jotzen zuen Iñigo sartu zen. Honek izugarrizko bultzakada eman zion taldeari, zeren entsaiatzeko orduak gehitu egin ziren, denak zarauztarrak ginen eta ildo beretik zihoazen musika taldeak atsegin genituen. Egia esan Iñigo sartu zenetik 1996. urte bukaeratik, hortik jaio zela gaur egun ERASO! izango zenaren base finkoa.

Taldea kantak ateratzen hasi zen Iñigo-ren sarrerarekin bat. Lehendik ere lokalean grabaturiko maketatxo bat atera genuen non bertan biltzen zen baterijole zaharrarekin eginiko musika ildoa, pixkat aldatua gaurko ERASO!-rekin komparatzen badugu. Maketa honen izena GUZTIAREN ARABERA zen eta 500 ale saldu genituen baina gure inguruetako lekuetan, gu heltzen ginen leku guztietara. Bertan Metal azkarra eta thrash-aren bidetik zihoan musika egiten genuen orduan IÑIGO sartu eta hamar hilabetera grabatu genuen gure bigarren maketa. Egia esan hau zen gure lehen maketa, zeren bestea kontzertu bat izango balitz bezala grabatu genuen gure medio exkasekin, entsaiatzeko lokalean Igande goiz baten. Bigarren maketa hau, Zarauzko Noizbehinka estudioetan grabatu genuen eta izugarrizko harrera izan zuen maketa hau, GAUA izenekoa. Gaztemaniak izeneko gipuzkoako maketa lehiaketa batetan finalistak gelditu ginen eta honen ondorioz, gehiago jotzeko aukera ere izan genuen. Gipuzkoa eta Bizkaiako gaztetxe guztietan jo ondoren ikusi genuen gure benetazko momentua heldua zela zeren bageneraman bi urte hortik jotzen eta gure izena gero eta ezaguanagoa egiten ari zen gaztetxeetako mugimendu alternatiboetan.

Estilo aldetik esan genezake guk pausuak astiro eman ditugula eta pauso finkoz bai talde bezala eta baita ere musika egiteko orduan. Bigarrengo maketan somatzen hasia zegoen gure benetazko beharrak musikagintzan sentimenduei eta indarrari eginiko konpendio bat izango zela. Ikusten genuen nola indarrak eta sentiberatasunak biak kompatibleak zirela. Horrela gauzatu genuen GAUA maketa.Baina gehien somatu duguna da zuzenean duen indarra taldea , transformazio bat izango balitz bezala jasaten dugula taula gaienan gaudeenean. Izan ziren bi urte esaten ziguten leku guztietan jotzen, gehienetan dirua galtzen eta horrela ikusi eta ikasi genuen lanbide gogor honetako momenturik zailenetarikoa.

Orduan, Lehenengo Elkartasun egunean jo genuen eta bertan ikusi genuen, kanta berri batzu bazirela eta grabatu beharra zegoela. Orduan sartu ginen SHOT estudioetan MIKEL KAZALIS (Anestesia)-en gidaritzapean gure lehenengo diska izango zenaren kantak grabatzen. Lau kanta grabatu genituen eta disketxeetatik mugitzen hasi ginen. Mil A GRITOS-eko lagunak izan ziren gehien interesatu zirenak gure doinuez. Ba esan eta egin eta beste sei kantak grabatzen hasi ginen, hortik atera zen gure lehen diska ERANTZUNIK GABE. Harrera bikaina jaso zuen kritiken aldetik eta baita ere jendearen partetik. Euskal Herriko hainbat eta hainbat taldeekin jotzeko aukera eta hainbat eta hainbat herri ezagutzeko aukera ere izan genuen diska hau atera eta gero. Lagun asko eginaz eta Euskal Herriko musikagintza nola zebilen ezagutzeko aukera aparta ere izan genuen eta izan dugu. Badira honezkero 150 kontzertu egin ditugunak eta beti dago zerbait momentu ren bat edo gogoratzen duzuna. Aipatu gabe ezindugu utzi ere SLAYER taldea ere teloneatu genuela beraien espainiar giran eta ezagutu ere. Esperientzia oso ona izan.

Gure bigarren diskan Haritz Harreguy- rekin lan egitea pentsatu genuen, zeren bere lanak entzunda genituen eta asko gustatzen zitzaizkigun bere produkzio lanak. Haritz-ekin eta Mikel Kazalis ekin egon ginen lanean batek bere maixutasuna eta besteak bere esperientzia nahastu nahian eta izugarrizko lan talde sortu genuen. ORAINA ETA GEROA oso diska landua da, bertan aurki genezake guk hobekien dakiguna egiten dela sentiberaatasuna, eta indarra nahastu. Bertan emo ikutuak, sentiberatsuna, agresibitatea, indarra, coktail baten bidez nahsasten badugu ORAINA ETA GEROA lor genezake. Oso pertsonala da eta letrak ere landuagoak dira eta bertan esaten direnak badirudi lehenengo diskarekin komparatuz positiboagoak direla baina ezin uka gure ezbaikortasuna idazteko orduan. Gauzak lemotibitate puntu batez idazten saitzen gara eta honek ere bere emaitza dakar. Diska honekin ere izugarrizko kontzertu asko eman genituen eta Madrilen eta Bartzelonan jotzeko aukera izugarriak izan genituen, harrera oso onarekin gainera.Machine Head talde garrantzitsuarekin jotzeko aukera izan genuen eta baita ere Topagunean Sepultura talde haundiarekin ere.

2003. urtea heldu zen eta diska berria, GRISEZ BUSTITAKO EGUNAK, ateratzeko Fidelean sartu ginen diskoaren lehenengo lau kantuak grabatzen probatzen hasteko.Emaitzak gustatzen zitzaizkigula, beste kantu guztiak grabatu genituen eta disketxez aldatzea erabaki genuen zeren eta orduan gure disketxeak Mil A gritos–ek oso krisi handia zegoan pasatzen eta itxitzear zegoen, beraz Metak disketxera bidali genituen kantuak eta oso gustora ikusi zuten gure eskaera, oso ezkertzekoa izan zen.

Bideoklip bat ere grabatu genuen Iker Treviño errealizatzailearekin eta Euskadi gaztea Saritan bideoklip onenari eman zioten saria.Kantua gure hirugarren diska irekitzen zuen kantua izan zen “Gertaerak” hain zuzen. Diska berria hortik zehar presentatu genuen.2004 ko aste santuan bidai nahiko interesgarria egin genuen. Austria-ra joan ginen gure kantuak jotzera.Heldu ginenean asko flipatu genuen bai herriaz eta baita ere jendearekin kantuak abesten zituzten gure kontzertuan,...ze flipea. Urtea jotzen segi genuen eta Udazkenean Amaiurek taldea uztea erabakitzen du gira bukatu ostean eta azkenengo kontzertuak oso emotiboak izan ziren egia esan.Baina taldekideok aurrera segitzeko asmoa ikusi genuen geurean eta honek baxujole baten bilatzea zen lehenengo pausua.Guregandik oso gertu zegoen Ander-rek komentatu zigun bera dispuesto egongo zela baxua jotzera gurekin .Bera gure koadrilakoa da eta lehen Estigia taldean eta Nork? Taldeetan ibilitakoa. Eskarmentu haundiko tipoa.Diska berria prestatzea erabaki genuen hortik aurrera.

Kantuetan lanean hasi ginen. Ideiak barra barra azaltzen ziren eta konturatzen ginen ere kantu gogor xamarrak ateratzen zitzaizkigula.Gustora genbiltzan kantuak ateratzen eta Martxoa bukaeran Londresera joaten gara metal jaialdi haundi baten parte hartzera. ”Stampin ground “ ,”Fony” “Car crash television” taldeekin batera hartzen dugu parte jaialdian.Anderren lehenengo kontzertua izango da taldean eta oso gustora sentitzen da taula gainean Eraso!-ko kide bezela. Diska berrian jarraitzen dugu lanean. Kantuak forma hartzen hasten dira eta konturatzen gara ere puntu bortitza dutela kantu berriak.Gustora gabiltza kantuen osaketan eta bukatzean Mikel Kazalisen Fidelenea estudioan hasten gara grabaketak. Tartean oporrak hartzen ditugu eta Iraila bukaeran bukatzen dugu KONTRA “Metak 2005”

SARRERA IGO



// NE87©R.GR45IX '0F copyright 2005

// diseinua: Nestor Urdanpilleta // nestor@erasomania.com

// www.erasomania.com